XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire amak ikusi izan bazintu, batere portamolderik ez duzula esango luke! aurpegiratu zion Tobik.

Ez nau ikusi ordea, lasaitu zuen Txokoloskik.

Gainera, gure zakur izakia kanporatzea komenigarria izaten da!

Eskerrik asko baina horren beharrik ez duzu, egin zuen purrust Tobik

Hori bada zure benetako izaera...

Txokoloskik errudun aurpegia jarri zuen.

Haserretu egin al zara nirekin?

Bai!

Goseak eragiten dit hori, argitu zuen Txokoloskik damututa.

Eta portamoldeei dagokienean berriz... ez dut irakasteko inor izan.

Kaxa txoroa besterik ez beti.

Zein kaxa txoro?

Telebista.

Orduak eta orduak igaro behar izaten nituen telebista ikusten.

Zuk?

Txakurra izanik?

Bai.

Beti kaxa txoroa pizten zidaten haiek, nahi banu eta ez banu: Gaur egun, Kirolez-Kirol, Formula 1, Musika festa, GoenKale, Dallas, Sesamo kalea, jakingo bazenu nire begiek azkenerako zein txorabiaturik bukatzen zuten!

Nortzuk haiek?